Udazkena ate joka dugu eta berdin zaio guk udan jarraitzea nahi badugu. Laister zuhaitzak kolore desberdinez jantziko zaizkigu, astiro astiro, biluzten joateko. Azkenik, euren hostoei agur esan, eta  negua pasatzeko prestatuko dira.

Fisioterapian ere udazkenean gaudela esango nuke. Pain science eta neurozientziatik etorri diren aurrerakuntzak, gure ikerkertzaileen ikerketak, pentsamenduak, egiteak… aldatu ditu; eta fisioterapeuta klinikoetara aurrerakuntza hoiek helduarazteko esfortzu handia egiten dabiltza.  Ezin gara beste aldera begira gelditu, nahiz eta gure herrialdean, fisioterapiak Australiak duen tradizio zientifikoa ez izan.

Pasadan astean, fisioterapeuta batzuk oso ariketa interesgarria egin zuten sare sozialetan, eta  ariketa horren ondorioz, egun gutxi batzutan dinamika berri bat sortu zen, eta  aportazio oso aberasgarriak egin zirela iruditu zitzaidan.

Dinamika berri hori, galdera honekin hasi zen: “Gaur egun, ez dabela ezertarako balio uzte dozun arren, beste garai baten egindako kurtso edo formazioak izendatu”… Eta hostoak erortzen egongo balira bezela, fisioterapeuta bakoitzak bere “ezertarako balio ez duen formazioa” izendatu zuen.

https://www.youtube.com/watch?v=UmtZLpHPRCs

Orain arte, sare sozialetan ikusi ditudan dinamikak, eraso-babes dinamikak izan dira. Alde batetik, “pseudozientzia” konsideratzen zituzten teknika eta teknika egileei kritika zorrotzak egin, bestetik, horrelakoak esaten zituztenei kritikatu (formak, lan egiteko era, pertsonalki… etab). Eraso-babes dinamika horrek, alde batera utzi, eta hausnarketara gonbidatzen zuen galdera horrek, orain arte ikusitako dinamikak guztiz apurtzen zituen. Erantzun guztiak errespetatu ziren eta nahiko terapeutikoa izan zen ariketa.

Galdera hurak eta emandako erantzunak, ni beste aro batekoa naizela erakutsi zidan (bai, berriro ere…). Nire garaian, medikuak ziren gure irakasle, eta Fisteuseko Facebookean esan nuen bezala, gure formazioa, beldurraren garaia bezala definituko nuke. Eta garrantzitsua da gauzak bere kontextoan ipintzea. Euren kontextoan ez badira jartzen, ezin ulertuak egoten direlako.

Gure generaziokoek haize berriak ekarri genduzan profesio hasi berriari… gehiago jakitea eta egitea nahi gendun… eta horregaitik, han eta hemendik… “ez ikutu, ez diagnostikatu, ez….” entzuten gendun… Gure aurretiko fisioterapia, Oierrek Fisteuseko “Izan ginelako gara” sarreran oso ondo deskribatu zuen.  Orduan, fisioak ezin gendun manipulaziorik egin, ezin gendun diagnostikatu (medikuak ziren diagnostikoen jaun ta jabe), ezin gendun tratamendua pautatu;  gure konpetentzietan ez zegoelako.

Garai hura ostean, “dena” fisioterapia zela ematen zuen garaia etorri zen; ¿¿pseudozientzien garaia deitzea nahi badiozue…?? Ez dakit, zuek esan. Sihuraski, Fisteuseko irakurle gehiengoak hobeto definitzeko moduan zaudete urte hoietako kontextua.

Dinamika apurtu zuen galdera horren erantzunen artean, askotan entzun zen unibertsitateko maixuen eraginez egin zituztela “pseudozientzia”ren kurtso haiek. Nik ezin ditut imaginatu nire unibertsitateko maixu-medikuak reiki formazioa egiteko esaten, adibidez. Behar bada, beldurraren polotik, askatasun osoaren polora joan gara, eta orain, profesio bezala eta zientziari esker, erdibidea aurkitu behar… Eta hor dago gure hoztoen kolore aldatzea eta gure udazkena.

Baina udazkenean ez dira hostoak erortzen bakarrik. Biluzte horretan, zuhaitzak itxaropenez haziak ere botatzen dituzte. Eta lehenengo galdera horren ostean, dinamika berri bat sortu zen. Ze kurtso diren interesgarriak, ze liburu, ze maixu, ze ariketa, ze esaldik inspiratzen zaituen…

Eta liburu-hazi hoien artean, honako hauek aipatu ziren:

-Diagnóstico y tratamiento de las alteraciones del movimiento (S. Sarhmann)

-Grieve terapia manual contemporánea

-Petty neuromuskuloeskeletal examination assessment

-Ejercicio Terapéutico de Kisner y Colby

-Chronic Pain: An Integrated Biobehavioral Approach de Herta Flor

-Neurociencia Cognitiva de Redolar

-Neuroanatomia clínica de Snell

-Movilización del sistema nervioso de Butler

-Aplicación clínica de las técnicas neuromusculares de Chaitow

-The sensitive nervous system (Butler)

-Neumann de fisiología

-Mechanisms and Management of Pain for the Physical Therapist . de Kathleen A. Sluka

-Aches and pains. Gifford

-Neurologic Interventions for Physical Therapy. Suzanne Tink

-A Practical Approach to Musculoskeletal Medicine: Assessment, Diagnosis, Treatment, de Elaine Atkins

-Explicando el dolor

-Comunicación Clínica” de la editorial Panamericana

-Biomechanics of Back Pain

-Spinal Control: the rehabilitation of back pain

-Método de manutención manual de los enfermos” de Paul Dotte

-Maitland: Manipulación vertebral/Manipulación periférica

-Latigazo cervical, cefalea y dolor en el cuello : orientaciones para las terapias físicas basadas en la investigación

Gustatzen zait gazteagoak fisioterapiari ematen dabiltzan giro hau. Baina, inork eskatu ez didan gomendio bat eman beharko banu, bidea hausnarketara gonbidatzean dagoela esango nuke, eta ez erasoan. Hemen, bakoitzak, bere kontextua eduki duelako, eta orduko fisioterapia ez zen gaurkoa baino errazagoa izan. “Izan ginelako, gara”.

Ongi etorriak hosto jausteak eta hazi berriak! Ongi etorria udazkena!

Anuncios