Circe Jainkosak, sirenak edozein gizon liluratzen dutela jakinarazten dio Ulisesi.  Circeri esker, sirenen kantak entzuteko babes neurriak hartzen ditu eta Ulisesek sirenen kantua entzuteko aukera izango du. Alde batetik, sirenen ahotsak oso atseginak dira, baina benetan liluratzen duena, kantatzen duten kantua da. Sirenek iraganari kantatzen diote, gizona eta bere herriaren historiari. Eta gizon guztiak hiltzeko prest agertzen dira, euren historia entzutearen truke.

Herbert James Draper. 1909. Ulises eta Sirenak.

Zygmunt Bauman-en ustez, “Era likidoan” bizi gara.

“Era likido” honetan, gertaeren historia kontextualizatzen laguntzen diguten pertsonak miresten ditut. Dena oso azkar doa, ta askotan ez da batere erraza gauzen nondik-norakoak ulertzea. Aintzinako Grezian, albisteen barri eukitzea asko kostatuko zen, gaur egun ordea, guztiz kontrakoa gertatzen zaigu, informazio larregi eta ezin egi borobilik aurkitu. Sirenak, lehen eta orain, liluratuta uzten gaituzte.

Gaur eguneko fisioterapiaren barruan, “sirena” bakoitzak kantu ezberdin bat kontatzen digu eta ikuspegi ezberdinak dituzten “sirenak” irakurtzea eta entzutea oso garrantzitsua dela esango nuke.

Gaurkoan, bi “sirena” ekarriko ditut Fisteusera: Shirley Sahrmann eta Herman W. Borg.

Shirley Sahrmann, 2013an Loitzunek aurkeztu zigun, fisteuseko sarrera honetan: https://fisteus.wordpress.com/tag/sahrmann/ Bere “Diagnóstico y tratamiento de las alteraciones de movimiento” liburuan, tratamendu fisioterapikoan, arazoaren jatorria dela eta egon diran perspektiba ezberdinak aurkezten dizkigu. Bere ustez, hiru enfoke egon dira.

  1. Lehenengo enfokearen arabera, mina duen ehuna da arazoaren jatorria. Ehuna handituta aurkitzen da, eta inflamazio hori kentzerakoan, arazoa konponduta.
  2. Bigarren enfokearen arabera, arazoaren jatorria ehunen restrikzioa da. Mugimendu gutxi duen estrukturara joan, eta muginduaren edo manipulazioaren bidez, arazoa konponduta.
  3. Hirugarren enfokearen arabera, mugimenduaren patroi aztoratuak dira arazoaren jatorri. Mina edo restrikzioa baino aurretik agertzen dira mugimendu patroi aztoratu hauek. “Mugimenduaren kaltebera norabidea” (Vulnerabilidad direccional al movimiento”) identifikatu, eta horren arabera diagnostikoak eta tratamenduak egiten dira. A. Mokorraren extensio normala psoas eta erdiko gluteoari esker. B. Femurraren burua aurreratuta. Psoas eta erdiko gluteo kaxkarrak, eta iskiotibial gogorrek sortuta.

Sahrmanek, arazoaren jatorritik gain, beste saikapen bat ere egiten du. XX. mendean zehar, fisioterapiaren bidez tratatu izan diren diskapazitateak, lau etapetan sailkatzen ditu:

  1. Lehenengo etapan, sistema muskuloeskeletikoa tratatzen zan. Guda eta poliomielitis-aren ondorioz.
  2. Poliomielitisa gainditu, eta bigarren etapa honetan, fisioterapia erabiltzen zuen poblazioa, ACV, garun lesioak, medula espinaleko lesioak edo garun paralisia edukitzen zutenak ziren.
  3. 80. hamarkadan, Australia eta Zelanda Barriko fisioterapeuten eraginez, giltzaduraren funtzioan oinarritzen zituzten tratamenduak. Inflamazioa gutxitu, eta giharrak gogortuz. Medikuak, diagnostikatu eta tratamenduak pautatzen zituzten. Gutxinaka gutxinaka, fisioterapeutak hasi ziren tratamenduak eta ariketak pautatzen. Azkenik, ehun leunen restrikzioa identifikatzen hasi ziren. Oso atentzio gutxi jaso zuten kontrol motorrak edo patroi muskular ezegokiak.
  4. 90. hamarkadan, American Physical Therapy Association-ek mugimenduaren alterazioa konpontzea zela fisioterapiaren eginkizuna esaten du.

Gure beste “sirena”, Herman W. Borg dugu, eta Ipar Karolina Unibertsitateko neuroendokrinologoa da. Orain dela egun batzuk, “Journal of American Physicians and Surgeons” aldizkarian, “The Evidence based transformation of American Medicine” artikuloa idatzi du. Bertan, ebidentzian oinarritutako medikuntza ze kontextotan agertzen den, ekarri dituen ondorioak eta etorkizuneko medikuntza zertan oinarritu ahal den esaten digu.

Bere konklusioa, ebidentzian oinarritutako medikuntza, paziente eta medikuen arteko erlazioa apurtzen dabilela da. Medikuntza despersonalizatu eta prosezu industrialean eraldatu duela esaten digu. Bere ustez, jakituri zientifikoak, pertsonan zentratu behar dela azaleratzen du eta azkenik, zientziak “artea” baliozkatzen duela.

Artikulo oso interesgarria nire ustez, Herman W. Borg “sirena”rena. Originala irakurtzea gomendatzen dizuet.

http://www.jpands.org/vol21no3/borg.pdf

 

 

Anuncios