UEU-tik mezu hau ailegatu zait. Hemen zabaltzeko oso aproposa iruditzen zaidanez, hitzez hitz txertatzen dut.

Oier G.

Kaixo UEUkideak,

Osasunaren alorrean lan egiten zein ikasten duten pertsonen bila gabiltza ikerketa proiektu baten ebaluazioan laguntzeko.

IXA taldean osasun-terminoen euskaratze automatikoan lanean ibili gara, etorkizunean osasun-txostenen itzulpen automatikoan ikertu ahal izateko. Orain arte egindako lana ebaluatzeko zuen laguntza behar dugu, terminoen euskaratze automatikoaren kalitatea neurtzeko.

Horretarako medbaluatoia prestatu dugu. Medbaluatoia web aplikazio bat da, zeinetan ingelesezko termino bat, eta euskarazko bi ordain agertuko zaizkizuen hurrenez hurren. Zuen IRITZIA nahi dugu, alde batetik, bi ordainetatik zein iruditzen zaizuen hobea jakin nahiko genuke, eta bestetik, proposatutako ordain horiek zuzenak iruditzen zaizkizuen. Izan ere, okerrak izan arren, bata bestea baino hobea izan daiteke, ala bata zuzena eta bestea ez, edota biak zuzenak. Edozein konbinazio da posible.

Parte-hartzea sustatzeko, termino gehien ebaluatutako 5 kideentzat 32GBko USB bana oparituko diegu, eta Samsung Galaxy Tab A 9.7″ 16 GB  tableta  (edo parekoa) zozkatuko dugu parte-hartzaile guztien artean. Ebaluatutako 10 terminoko, zozketan parte hartzeko zenbaki bat esleituko zaizu.

Ebaluazioa urriaren 10ean hasi, eta azaroaren 6ra arte egongo da martxan. Dena dela, zuen laguntzari esker lagina lehenago bukatuko balitz, ebaluazioa orduan itxiko genuke.

Mesedez, lagundu emaila zabaltzen eta zuen inguruko erizain, mediku, farmazialari, odontologo, fisioterapeuta,… euskaldunei ere bidali.

Hementxe parte-hartzeko esteka:

http://ixa2.si.ehu.es/medbaluatoia

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Anuncios