Aritz Gorostidik idatzitako sarrera:

Aurten gradu amaierako lana min kronikoaren inguruan egingo dudanez eta honen inguruan informazioa bilatzen nenbilen bitartean deigarria egin zitzaidan BODY IN MIND-en (oso informazio iturri oneko orrialdea, non mundu osoko ikerlari garrantzitsuak, min kronikoaren inguruko ebidentzia berriena plazaratzen duten) argitaratutako artikulu hau. Gainera, blog honetan asko hitz egin da plazebo efektuaren inguruan eta hau ere hari berdinetik doan gaia da; hala ere, kasu honetan, ez efektu kontextualaz baizik eta PLAZEBO hutsaz.

Gaur egun, tratamendu farmakologikoa oso ohikoa da min kronikoaren tratamendu moduan jasotzea eta, nahiz eta, ez izan gure konpetentzia, interesgarria izan daiteke paper honetan (Relieving pain using dose-extending placebos: a scoping review) proposatzen dutena min kronikoaren kudeaketarako. Azken finean, min kronikoa sufritzen duten pertsonen osasuna talde multidisziplinarraren bidez maneiatu beharko litzakeen egoera denez, jakitea ez dator gaizki.

Gaur egun, min kronikoaren prebalentzia %19koa da Europa mailan, hala ere, balio aldakorrak agertzen dira estatuz estatu eta balio hauek aldakortasun handia dute min kronikoaren definizioaren eta beste parametro batzuen arabera. Tratamendu mota ezberdinak proposatzen dira gaur egun gaixotasun honentzako; besteak beste, graded motor imagery, jarduera fisikoa (gradualki), esku terapia, minaren neuropedagogia eta tratamendu farmakologikoa (opioide eta AIEEak).

Tratamendu farmakologikoari dagokionez, zifra beldurgarriak aurkitu nituen egiten nabilen bilaketan: Amerikako Estatu Batuetan mundu osoan kontsumitzen diren opioideen %80a erabiltzen da, urteroko gastua 24 bilioikoa izanik eta Mendebaldeko Europa eta Kanada gehitu ezkero, mundu osoko opioideen %95a kontsumitzen dugu. Datu hauek aintzat hartuta, milaka galdera datorzkit burura: gainontzeko herrialde guztietan (Hegoamerika eta Ozeania, adibidez) tratamendu hau jasotzen ez dutenen bizi-kalitatea txarragoa da? Edo min kronikorik ez dute sufritzen? Industria farmazeutikoa al dago herrialde aberatsenen atzean analgesikoen preskripzioa sustatzen? Zuek atera zuen ondorioak.

Badirudi, orain aipatutako arazo honi alternatiba bat bilatu zaiola eta honen inguruan doa body in mind-en idatzitako artikulua. Helburua min kronikoa sufritzen duten pertsonek opioide eta minaren aurkako farmakoen kontsumoa gutxitzea da, hala, horiek sortzen dituzten zeharkako ondorioak ekidingo genituzke (dependentzia, heriotza, minaren tolerantzia, etab.). Nola? Dosia luzatuko duten plazeboak sartuz tratamenduan zehar.

Honen bidez, pazienteen emaitza onak (minaren murriztea) mantenduko litzake baina farmakorik hartu gabe; hau, beste hainbat ikerketetan ateratako emaitzetan oinarritzen dira, non plazeboak jarrera eta aldaketa biologikoak eragiten dituen, farmako aktiboen antzera.

Hauxe izango litzake tratamendu honek proposatzen duen eredua: gradualki analgesiko kantitatea murriztea eta plazeboa handitzea da proposamena. Hasiera batetan, pazienteari farmako aktiboa (analgesikoa) bakarrik ematen zaio, horrek dakarren analgesia eraginez. Poliki-poliki, efektu desiragaitzak ekiditearren, gradualki farmako aktiboaren dosia murrizten da eta plazeboa handitu, honi esker, pazientearen organismoa adaptatzen joango da dosi aldaketa txiki horietara. Horrela, analgesiaren efektua berdina izango da, progresiboa baita prozesua, azkenik, oso dosi txikietan emanez farmako aktiboa edo farmako aktiboaren dosia alde batera utziz.

izengabeaHala ere, hainbat arazo ekar ditzake plazeboaren erabilerak: ondoko hiru hauek proposatzen dira.

1. Gezurra edo pazientearekiko engainua: hainbat arlo sartzen dira hemen. Alde
batetik ea etikoki bidezkoa den hau egitea ala ez, azken finean gezurra esaten ari garelako nahiz eta beraientzat onuragarria izan. Bestalde, pazientearen autonomiarekiko errespetu falta bat izango litzake hau arriskuan jar genezakelako, klinikoaren integritatea mehatxatu eta, are gehiago, gizarteak osasun langileekiko duen sineskera edo konfiantzaren galera.

2. Ebidentzia oso aldekoa: proposamen hau betetzeko baldintza oso garrantzitsua edo ezinbestekoa esango nuke nik. Tratamendu estandarrarekin konparatuz onura terapeutiko argiak sortzen dituela ziurtatu behar da. Adibidez, morfina (sortu den analgesikorik indartsuena) erabili den gizakien ikerketetan, ikusi da plazebo
batengatik ordezkatzean efektu analgesikoa mantentzen dela, betiere, pazienteak hori ematen ari zaiola jakinik. Gaur egun, klinikan “ikusi” edo antzeman daitekeen efektua da hau, oraintxe bertan, ospitalean nago praktikak egiten eta paziente
gehienek esan egiten dizute noiz daukaten analgesikoaren dosia, eta haiek
daukaten esperantza analgesiko horietan ere sumatu egiten da euren minari buruz hitz egiten dutenean.

3. Dosia luzatzen duten plazeboen erabilerak hainbat galdera sortarazten ditu:
Plazeboen erabilera honek pazienteen egoera medikuaren hobekuntza eragiten
dute? Etorkizunean eginiko ikerketek, orain arte dakiguna baieztatzen badute,
klinikan erabiltzea planteatu daiteke? Plazeboen erabilera medikuntza klinikoaren
zati haundia bihurtu daiteke?

Dosia luzatzen duten plazeboek sendatze prozesuak aktibatzen dituzte zeinak beste eratara ez liraketen aktibatuko. Modu honetan gainera, pazienteak dituen sendatze prozesu endogenoak hobetu edo sortzen dira, hala, euren egoera klinikoa hobetu eta desabantaila gutxiago izango dituztelarik (farmakoen aurkako efektuak, adibidez).

Beraz, plazeboaren mekanismoak ulertu ezkero, erantzun analgesiko hau sortu dezakegu, farmakoen sekuentzia planifikatuaren bidez. Plazeboen erabilerarekin lortu daitezkeen efektu terapeutikoak aprobetxatu behar dira, haiek tratamentu aktiboak (farmakoak) dituen ezaugarri eta propietateak hartuz.

Tratamentu estrategia hau probatzeko, ikerketa gehiagoren beharra dago, honek duen segurtasuna, bideragarritasuna eta dosiaren gutxitze optimoa zeintzuk diren ziurtatu behar dira ezer egin baino lehen.

Mila esker blogean parte hartzen uzteagatik eta espero det sarrera hau gustatu izana.

Aritz Gorostidi.

Bibliografia:

1. Colloca, L., Enck, P., & DeGrazia, D. (2016). Relieving pain using dose-extending placebos: a scoping review. Pain.
2. Breivik, H., Collett, B., Ventafridda, V., Cohen, R., & Gallacher, D. (2006). Survey of chronic pain in Europe: prevalence, impact on daily life, and treatment. European journal of pain, 10(4), 287-287.
3. http://www.cnbc.com/2016/04/27/americans-consume- almost-all- of-the- global-
opioid-supply.html (ikusteko bideo interesgarria)
4. Pizzo, Philip A., and Noreen M. Clark. "Alleviating suffering 101—pain relief in the United States." New England Journal of Medicine 366.3 (2012): 197-199.

Plazebo eta plazebo efektuaren inguruko beste artikulu eta liburu interesgarriak:

1. Benedetti, Fabrizio. Placebo effects. Oxford University Press, USA, 2014.
2. Wager, Tor D., and Lauren Y. Atlas. "The neuroscience of placebo effects:connecting context, learning and health." Nature Reviews Neuroscience 16.7 (2015): 403-418.
3. Pollo, Antonella, Elisa Carlino, and Fabrizio Benedetti. "Placebo mechanisms across different conditions: from the clinical setting to physical performance." Philosophical Transactions of the Royal Society of London B: Biological Sciences 366.1572 (2011): 1790-1798.
4. Benedetti, Fabrizio, Elisa Carlino, and Antonella Pollo. How placebos change the patient’s brain." Neuropsychopharmacology 36.1 (2011): 339-354.
5. Testa, Marco, and Giacomo Rossettini. "Enhance placebo, avoid nocebo: How contextual factors affect physiotherapy outcomes." Manual therapy(2016).
6. Benedetti, Fabrizio, et al. "Conscious expectation and unconscious conditioning in analgesic, motor, and hormonal placebo/nocebo responses."The Journal of Neuroscience 23.10 (2003): 4315-4323.
7. Benedetti, Fabrizio, and Martina Amanzio. "The placebo response: how words and rituals change the patient’s brain." Patient education and counseling 84.3 (2011): 413-419.
8. Amanzio, Martina, and Fabrizio Benedetti. "Neuropharmacological dissection of placebo analgesia: expectation-activated opioid systems versus conditioning-activated specific subsystems." The Journal of Neuroscience19.1 (1999): 484-494.
9. Finniss, Damien G., et al. "Biological, clinical, and ethical advances of placebo effects." The Lancet 375.9715 (2010): 686-695.
10. Price, Donald D., Damien G. Finniss, and Fabrizio Benedetti. "A comprehensive review of the placebo effect: recent advances and current thought." Annu. Rev. Psychol. 59 (2008): 565-590.

Anuncios