Etiquetas

, ,

Jongak blogera idatzi digun mezu bat argitaratzen dugu gaurkoan. Ongi etorri blogera Jonga!

Gaztiok be geure aportazinoia einbirdou euskal fisioterapiaren alde, beraz bertsotxu bat idatzi dot. Ia gustoko dozuen 😉

Min kronikoa azaltzea
bertsoaren helburua
fisioterapian dugu
asunto garrantzitsua
pazienteak ulertzea
bere minen sorburua
horrela baztertuko du
okerra den aburua
askotan ehunak baino
sortzailea da burua
aztertu beharra dago
pertsona ta ingurua
min hortan eragina dun
nozeboen kopurua
horrela irabazteko
minan kontrako gudua

Anuncios