Sarrera hau Kerman Porset eta Peru Gorritxategik idatzitakoa da.

Ikasleei buruzko posterra egitea aukeratu dugu, alde batetik, gu ikasleak garelako eta oso hurbilekoa zaigulako eta, bestetik, lesioak pairatzen dituzten pertsonen multzo garrantzitsua direlako. Gainera, ikusi da bizkarreko minaren alorrean, min asko nerabezaroan hasi eta ondoren kronifikatzen direla, helduen populazio portzentaje handi bati eraginez. Horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu bizkarreko mina nerabezarotik lantzen hastea.

Gure posterra, ikastetxeetako ikasle zein irakasleei zuzenduta dago.

Infografia egiterako orduan, 3 zatitan banatu dugu

  • Lehenik, populazio orokor eta ikasleen arteko prebalentzia konparaketa bat egin dugu, baita testuinguruari sarrera emateko datuak azaldu.
  • Ondoren, bizkarreko minean eragina izan dezaketen zenbait arrisku faktore (fisiko zein psikologiko) aurkeztu ditugu.
  • Azkenik, bizkarreko minaren maneiurako erabilgarriak izan daitezkeen aholku batzuk zerrendatu ditugu.

Informazio bilaketari dagokionez, PUBMED eta Google Scholar bilatzaileez baliatu gara artikulu zientifikoak bilatzeko. Hasieran, prebalentziari buruzko datuak bilatu genituen, baita ikasleen bizkarreko minaren maneiuan abordatze goiztiar batek duen garrantziari buruzko artikuluak.

Behin sarrera eginda genuela, bizkarreko min horien kausa posibleak aztertzera ekin genion. Nahiz eta hasiera batean bizkarreko minari buruzko gure ikuspuntua oso mekanizista edo biomekanikoa zen arren, konturatu ginen faktore psikosozialen eragina are handiagoa zela. Horregatik, gaur egungo abordaia terapeutikoa azken faktore hauengan ere zentratu beharko litzateke.

Azkenik, aipatutako faktore hauen maneiua eta bestelako gomendioen bilaketari ekin genion, ondorengo konklusioak jasoz:

  • Ariketa fisiko intentsoa onuragarria da, baita gainpisua ekiditea pisua jeitsiz.
  • Estresaren maneiua zein bizkar hezurreko minaren inguruko mitoak baztertzea (hernia batek mina eman behar du, mina badaukat geldi egon behar naiz, motxilen pisua…)
  • Ikastetxeetan bizkarraren osasunari buruzko programak praktikoak eta motibagarriak izan behar dira emaitza ona izan dezaten.

Posterrean azaltzen diren esaldi guztiak autore ezberdinek ateratako konklusioen parafrasiak dira, ez dugu gure iritzia idatzi bertan. Idatzitako guztia ondorengo bibliografian justifikaturik dago. Aipatzekoa da, artikulurik zaharrenak artikulu berriago batzuen bibliografian zeudelako baliatu garela haietaz.

Ikasleak LAP

Bibliografia

  • Harreby, M. S., Nygaard, B., Jessen, T. T., Larsen, E., Storr-Paulsen, A., Lindahl, A., … & Laegaard, E. (2001). [Risk factors for low back pain among 1.389 pupils in the 8th and 9th grade. An epidemiologic study]. Ugeskrift for laeger, 163(3), 282-286.
  • Lynch, A. M., Kashikar-Zuck, S., Goldschneider, K. R., & Jones, B. A. (2006). Psychosocial risks for disability in children with chronic back pain. The journal of pain, 7(4), 244-251.
  • Balague, F., Troussier, B., & Salminen, J. J. (1999). Non-specific low back pain in children and adolescents: risk factors. European spine journal, 8(6), 429-438.
  • Olsen, T. L., Anderson, R. L., Dearwater, S. R., Kriska, A. M., Cauley, J. A., Aaron, D. J., & LaPorte, R. E. (1992). The epidemiology of low back pain in an adolescent population. American journal of public health, 82(4), 606-608.
  • Taimela, S., Kujala, U. M., Salminen, J. J., & Viljanen, T. (1997). The Prevalence of Low Back Pain Among Children and Adolescents: A Nationwide, Cohort‐Based Questionnaire Survey in Finland. Spine, 22(10), 1132-1136.
  • Frilander, H., Solovieva, S., Mutanen, P., Pihlajamäki, H., Heliövaara, M., & Viikari-Juntura, E. (2015). Role of overweight and obesity in low back disorders among men: a longitudinal study with a life course approach. BMJ open, 5(8), e007805.
  • Cardon, G., De Clercq, D., De Bourdeaudhuij, I., & Breithecker, D. (2004). Sitting habits in elementary schoolchildren: a traditional versus a “Moving school”. Patient education and counseling, 54(2), 133-142.
  • Murphy, S., Buckle, P., & Stubbs, D. (2004). Classroom posture and self-reported back and neck pain in schoolchildren. Applied ergonomics, 35(2), 113-120.
  • Zhao, Q., Zhang, Y., Deng, G., Jiang, W., Zhang, L., Di, L., … & Chen, K. (2014). [Relationship between the incidence of chronic pain and academic pressure in high school students]. Zhonghua yi xue za zhi, 94(48), 3831-3835.
  • Nahit, E. S., Hunt, I. M., Lunt, M., Dunn, G., Silman, A. J., & Macfarlane, G. J. (2003). Efektu of psychosocial and individual psychological factors on the onset of musculoskeletal pain: common and site-specific effects. Annals of the Rheumatic Diseases, 62(8), 755-760.
  • Ansari, W. E., Oskrochi, R., & Haghgoo, G. (2014). Are students’ symptoms and health complaints associated with perceived stress at university? Perspectives from the United Kingdom and Egypt. International journal of environmental research and public health, 11(10), 9981-10002.
  • Goubert, L., Crombez, G., & De Bourdeaudhuij, I. (2004). Low back pain, disability and back pain myths in a community sample: prevalence and interrelationships. European journal of pain, 8(4), 385-394.
  • Méndez, F. J., & Gómez-Conesa, A. (2001). Postural hygiene program to prevent low back pain. Spine, 26(11), 1280-1286.
  • Wedderkopp, N., Kjær, P., Hestbaek, L., Korsholm, L., & Leboeuf-Yde, C. (2009). High-level physical activity in childhood seems to protect against low back pain in early adolescence. The spine journal, 9(2), 134-141.